XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIV. kapitulua

Guz(t)i hau / hau guz(t)ia

Erakusle bat guzti hitzarekin egokitzen denean, euskal testu zaharretako joskeran erakuslearen ondoren etortzen zen beti guzti, eta hau guzior, hau guztiau bezalako moldeak alde batera utzirik, guzti-k artikulua eta erakuslearen kasu atzizki bera hartzen zuen, adibidez:

Ethorriko dirade gauza hauk guziak nazione hunen gainera (Lç Mt 23,36)

Liburu hau guztia duk bi partetan berezten (Etxeberri Z MD/5)

Egun a guztia bapere bekatu gabarik emoteko (Añib EL2 90)

Teresak konbentu barri oneek guztiok [...] eginda, bialdu zituban bere semiak eta alabak Pranzijara (Bartolome II 296).

Orobat erakuslea izenordain gisa ari denean:

Baina haur guzia egin izan da konpli litezenzat Profetén Skripturák (Lç Mt, 26, 56).

Orietan guzietan bat banaka konsiderazio andiarekin pensatuaz (O. de Arin 70).

Au guzia dakizula, zorakeria oriekiñ zabiltza? (Agirre A III 530)

Ez oraino horiekin guziekin etzuken merezi zeruko zoriona (Duhalde 172).

Geroago, Hegoaldean, guzti hau, guzti haietan bezalako joskerak agertzen hasi ziren.

Lehen agerraldia, XVIII. mendean bakarra, antza denez, Ubillosena da:

Zer esan nai du guzi onek? (199).

XIX. mendean eta XX.aren lehen erdialdean (...).